Zinemaldia

Hemezortzi izenburu izango dira Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi sailean ikusgai

Donostia Zinemaldiaren 61. edizioak urteko zinemaren panoramako proposamen interesgarri batzuk bilduko ditu Zabaltegi sailean; horien artean fikziozko hainbat film luze, dokumentalak, film laburrak eta telesail bat.

Espainiako bost ekoizpenen munduko estreinaldiaz gain, beste herrialde batzuetatik etorritako izenburuak ere programatu dira; Polonian, Hego Korean eta Kazakhstanen eginiko lanak, esaterako, baita 3Dko animazio film bat eta Sundanceko jaialdian lehiatu ziren bi dokumental ere. Bestalde, Oliver Stone zuzendariaren The Untold History of the United States telesail-dokumentala aurkeztuko da lehenengoz Espainian, baita AEBetako zuzendariak 2004an egin zuen Alexander: The Ultimate Cut  filmaren 206 minutuko muntaketa berri bate ere.

Euskal Herrian eginiko bi film labur estreinatuko dira, halaber, sailean: Hotzanak, For Your Own Safety, Izibene Oñederra zuzendariarena, eta Zela Trovke (Belarra mozten), Asier Altunarena. Amaitzeko, Lav Diaz zinemagile filipinarraren Prologo sa Ang Dakilang Desaparecido / Prologue to The Great Desaparecido  film labur berriaren mundu mailako estreinaldia izango da. Zuzendari beraren Norte,  Hangganan ng Kasaysayan / Norte, The End of History luzea ere sail berean izango da ikusgai, Cannesetik igaro ostean.


Alexander: The Ultimate Cut
Oliver Stone (AEB)

2014an estreinatuko den muntaketa birmasterizatu berri honetan Oliver Stone zuzendariak Mazedoniako errege Alexandro Handiaren historia epikoa aurkeztuko digu. Pertsonaia ospetsuak garai hartan ezagutzen zen munduaren % 90 konkistatu zuen zortzi urteko denbora-tartean, eta 25 urte baino ez zituela.

 

 


Cutie and the Boxer
Zachary Heinzerling (AEB)

Sundanceko zinema-jaialdiko dokumental zuzendari onenaren saria irabazi zuen lan hau, amodioari, sakrifizioari eta sormen-espirituari buruzko gogoeta zintzoa da, eta Ushio Shinohara margolari-boxeolari ezagunaren eta Noriko artistaren arteko 40 urteko ezkon bizitzaz hitz egingo digu. Tokion artista probokatzaile eta polemikoa zen Ushiok arrakasta zainetan zeramala zirudien, baina 1969an New Yorkera abiatzen denean, nazioarteko aintzatespenaren bila, arrakasta komertzial txikia izango du. Hemeretzi urteko Noriko New Yorkera joango da artea ikastera, eta han, erabat maiteminduko da Ushiorekin.

Hamaika film lehiatuko dira 61. Donostia Zinemaldiaren Horizontes Latinos sailean

"La jaula de oro" filmak irekiko du saila

Aurten, berriz ere, urtean zehar Latinoamerikan egin den zinemarik onenaren aldeko apustu sendoa egingo du Donostia Zinemaldiak. Zinemaldiaren 61. edizioko Horizontes Latinos sailaren programazioak hamaika film bilduko ditu, Argentinan, Mexikon, Txilen, Brasilen eta Uruguain eginak. Guztiak ere nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan lehiatu dira edo parte hartu dute, baina Espainian aurkeztu gabeak dira, ez jaialdietan, ez zinema-aretoetan.

Sailkaturiko filmak Horizontes Saria lortzeko lehiatuko dira. Sari horretarako berariaz sorturiko epaimahai batek erabakiko du hura nori eman, eta irabazleak 35.000 euro jasoko ditu; horietatik 10.000 euro filmaren zuzendariarentzat izango dira, eta gainerako 25.000 euroak Espainiako banatzailearentzat.


AninA
Alfredo Soderguit (Uruguai-Kolonbia)

Alfredo Soderguit ilustratzaile eta animatzailearen opera primaren protagonista Anina da, hamar urteko neskatila. Aninaren izena palindromoa denez, gelakideek barre egiten diote; bereziki, Yisel izena duen eta Aninak "elefante emakumea" ezizena jarrio dion batek. Neskatoaren pazientzia agortzen denean, borrokan hasiko dira biak. Gertakariaren ondorioz, zigor bitxia jarriko diete. Itxita dagoen kartazal beltz bat emango diete; barruan dago haien zigorra, baina astebete itxaron beharko dute hura irekitzeko. Aninarentzat, kartazalaren edukia ulertzeak, ustekabean, bere mundua eta han betetzen duen lekua ulertzea esan nahiko du.


De menor
Caru Alves de Souza (Brasil)

Film honek bi pertsonaren bizitza kontatuko digu. Helen abokatu lizentziatu berria da eta Brasilgo Santos hiriko auzitegian egiten du lan, haurren eta nerabeen ofiziozko defendatzaile gisa. Caio Helenen anaia nerabea da, eta delitu larri bat egin du. Filmak Donostia Zinemaldiaren 60. edizioko Zinema Eraikitzen sailean parte hartu zuen.

 

 

 

“The Young and Prodigious T.S Spivet”, Jean-Pierre Jeunet zuzendariaren film berriaren munduko estreinaldia Donostia Zinemaldiaren amaiera-ekitaldian izango da

Galan izango dira filmaren zuzendaria eta Kyle Catlett eta Helena Bonham Carter protagonistak

Donostia Zinemaldiaren 61. edizioa irailaren 28an amaituko da, The Young and Prodigious T.S. Spivet filmaren munduko estreinaldiarekin.

Filma Jean-Pierre Jeunet zinemagile frantziarraren azken lana da. Zuzendariarenak dira, halaber, egungo zinemaren klasiko handietako bat, Amelie (2001); Delicatessen (1991) eta La cité des enfants perdus (Haur galduen hiria, 1995) –biak ere Marc Carorekin batera eginak–; Alien Resurrection (1997); Un long dimanche de fiançailles (Ezkongaietako igande luzea, 2004), eta Micmacs à tire-larigot (2009). Jeunetek berak aurkeztuko du filma Kursaal Auditoriumean eta Antonio Elorza belodromoan.

The Young and Prodigious T.S. Spivet filmak Kyle Catlett eta Helena Bonham Carter ditu protagonista, eta Zinemaldiaren klausura-galan izango dira. Filmean parte hartu duten aktoreen zerrenda honako hauek osatzen dute: Judy Davis, Callum Keith Rennie, Robert Maillet eta Dominique Pinon.


The Young and Prodigious T.S. Spivet
Jean-Pierre Jeunet (Frantzia-Kanada)

Pelikula hiru dimentsiotan filmatuta dago, eta T.S. Spivet du protagonista, Montanako arrantxo batean bizi den hamabi urteko jenioa. Kartografiarako eta asmakarietarako duen talentu izugarriak laster izango du ordaina. Zientzia-erakunde batek prestigio handiko saria emango dio eta herrialde erdia zeharkatu beharko du haren bila joateko.

Atom Egoyan, Götz Spielmann eta Jasmila Žbanić zuzendariak Donostia Zinemaldiaren 61. edizioko Sail Ofizialean

Hiru izenburu batu zaizkie Donostia Zinemaldiko lehiaketa ofizialeko partaide gisa aurretik iragarri genituen filmei. Nazioarteko hiru zinemagile entzutetsuren lan berriak dira.


Devil's Knot
Atom Egoyan (AEB)

Lau urte igaro dira Atom Egoyan Chloe filmarekin lehiatu zenetik, Zinemaldiaren 57. edizioan. Oraingoan bere lan berriarekin itzuli da. Misteriozko lan honek herri txiki batean eraildako hiru haurri buruzko egiazko kasua kontatuko digu. Poliziak hiru nerabe identifikatuko ditu, “Memphiseko Hiruak”, erritual sataniko bat egiten ari ziren bitartean gauzaturiko krimenaren egile gisa. Egia, ordea, are izugarriagoa izan daiteke, hildako haurretako baten ama eta ikertzaile pribatu bat gauzak diruditenak ez bezalakoak izan daitezkeela susmatzen hasten direnean... Colin Firth eta Reese Witherspoon dira filmaren protagonistak.


For Those Who Can Tell No Tales
Jasmila Žbanić (Bosnia-Herzegovina)

Jasmila Žbanić, Grbavica filmarekin Berlingo Urrezko Hartza (2006) irabazi zuen zinemagile bosniarra, Balkanetako gerraren iragan traumatikora itzuliko da Kym protagonistaren bitartez. Kym turista australiarrak Bosniara bidaiatzea erabakiko du. Bidaia-gidak Bosnia eta Serbia arteko mugan dagoen historiaz beteriko Visegrado herriraino eramango du. Vilina Vlas hotel “erromantikoan” lorik egin gabeko gau bat igaro ostean, Kymek gerran zer gertatu zen jakingo du. Ordutik aurrera ezingo du turista arrunt bat izan, eta bere bizitza ez da inoiz lehenago zena izango.


Oktober November / October November
Götz Spielmann (Austria)

Götz Spielmann zuzendari austriar entzutetsuak Oscar sarirako izendapena lortu zuen 2008an Revanche filmagatik. Oraingoan, gaur egun itxita dagoen Alpeetako ostatu batean hazi ziren bi ahizpari buruzko film berria aurkeztera dator. Sonja Berlinen bizi da. Haren ahizpa Verena, helduxeagoa bera, ez zen inoiz herritik joan. Sonjarentzat iritsi da familia eta haurtzaroko lekuak bisitatzeko garaia. Bilerak azalera aterako ditu, pixkanaka baina errukigabe, bi ahizpen arteko antzinako gatazkak.

Dupontel, Curtis, Cuarón, Ozon, Miyazaki, Panh, Kore-eda, Zhangke eta Gilliam, beste hainbat zuzendariren artean Donostia Zinemaldiako Perlak sailean lehiatuko dira

Publikoaren Wuaki.TV saria lortzeko lehiatuko dira film guztiak

Urtean zehar mundu osoan ekoitziriko film onenen panorama interesgarria eskainiko digu aurten ere Donostia Zinemaldiaren Perlak sailak. Atalak biltzen dituen lanak nazioarteko zinema-jaialdirik garrantzitsuenetan izanak dira hona iritsi baino lehen, edo jada estreinatu dira hainbat herrialdeetan. Hautaturiko filmen artean, aurreko Berlingo jaialdian Urrezko Hartza irabazi zuen filma dago, Pozitia Copilului / Child’s Pose, baita izen handiko zuzendarien azken lanak ere; besteak beste, François Ozon, Hayao Miyazaki, Terry Gilliam, Jia Zhangke eta Rithy Panh zinemagileenak.

Perlak saileko filmak ikusleen Wuaki.TV saria jasotzeko lehiatuko dira. Saria saileko film bakoitzaren lehendabiziko emanaldi publikoan diren ikusleek emango dute. Publikoaren Wuaki.TV sariak bi sari biltzen ditu: film onenaren saria, 50.000 euroz hornitutakoa, eta Europako film onenaren saria, 20.000 euroz hornitutakoa. Ikusleen Wuaki.TV saria filmaren Espainiako banatzaileari emango zaio.


9 mois ferme
Albert Dupontel (FRANTZIA)

Albert Dupontelek zuzenduriko komedia honek Ariane Felder du protagonista. Moral zurruneko epailea haurdun dagoela konturatuko da, eta aita Bob Nolan da, hilketagatik bilatzeko eta atxilotzeko agindua duen delinkuente bat. Arianek ez du ezer gogoratzen, eta halako zerbait nola gertatu ahal izan den jakiten saiatuko da.

 

 

Sabina y Serrat hacen las Américas en San Sebastián

Fuente DV

El documental 'El símbolo y el cuate', que se presenta en el Festival de Cine, sigue a los dos músicos en su última gira

Joaquín Sabina y Joan Manuel Serrat son ambos ídolos al otro lado del charco, aunque uno represente el lado más canalla de la vida (Sabina, 'el cuate') y el otro el más comprometido (Serrat, 'el símbolo'). En ciertos países de Latinoamérica, su música ha simbolizado la libertad que faltó en décadas pasadas y sus trayectorias en lugares como Buenos Aires, México o Santiago de Chile están unidas a capítulos clave de la historia política reciente. Hace un año escaso, ambos emprendieron la que sería su segunda gira juntos por tierras latinas, muchos dicen que la última (y esa sombra recorre la película). El tour se llamó 'Dos pájaros contraatacan', y como testigo estuvo la cámara del periodista Francesc Relea, que debuta en el largometraje con este documental, 'El símbolo y el cuate', que se presentará en el próximo Festival de San Sebastián, en la sección Zabaltegi-Nuevos Directores.

«Me apetecía hacer una película que combinara la evolución de un territorio que ha experimentado cambios profundos, y el crecimiento de dos artistas que, 45 años después de su primer contacto con aquel territorio [el caso de Serrat], siguen siendo al otro lado del Atlántico referentes de varias generaciones», explica el director. Y así fue, durante nueve meses, Relea se unió a ratos al equipo de Sabina y Serrat a su paso por México, Buenos Aires, Montevideo, Lima y Santiago de Chile, donde ambos llenan grandes auditorios durante semanas.

Cierto es que el documental no revela ningún secreto oculto de la relación entre ambos -de hecho el director confiesa haber echado de menos más intimidad por parte de los dos músicos, al principio reacios a llevar a cabo el documental- pero sí demuestra durante hora y veinte minutos de metraje hasta dónde llega la relación de estos dos personajes con América Latina. Para ello, el director se vale de material de archivo y testimonios que van desde el de Ricardo Darín en Argentina, al de Eduardo Galeano en Uruguay o el periodista mexicano Ricardo Rocha, que es quien acertó a definir a Serrat y Sabina como «el símbolo y el cuate». «Uno es el símbolo de la libertad para una generación, el otro es el amigo que todos querríamos tener», sostiene Rocha.

El documental airea capítulos icónicos de la implicación política de los artistas, y de Serrat en particular: aquel primer concierto en el Luna Park de Buenos Aires en 1983, después de caído el régimen militar de Videla, que se convirtió en un hecho histórico y simbólico del fin de la dictadura militar en el país. Serrat dirá en el documental que este ha sido «uno de los momentos más emocionantes» de su vida. O aquella ocasión en que el régimen de Pinochet no dejó a Serrat bajarse del avión que lo traía a Santiago de Chile. El cantante grabó entonces un mensaje de apoyo a los partidarios del no (la campaña opositora que apostó por el fin del régimen pinochetista). Lo hizo en casete y su mensaje fue retransmitido en las calles de Santiago. «Fueron momentos de mucho peso histórico que quizás no son tan conocidos en España», asume Francesc Relea, que fue corresponsal en México y Buenos Aires del diario 'El País'.

Para Relea, el documental también se para en las diversas formas de envejecer de uno y otro. «Sabina mantiene esa faceta de canalla. Se entrega mucho más, o se autocontrola menos», apunta. «Serrat es un tipo que controla todo mucho. Está mucho mas pendiente de la cámara, y de la gira no se le escapa un detalle. Sabina es más un tiro al aire. Y eso lo transmiten en el escenario, aunque obviamente, también hay un reparto de papeles». En efecto, estos clásicos de la canción popular desempeñan cada uno un papel, aunque como precisa el propio Sabina: «Tengo bastante separado al tonto del bombín del escenario con el que habla ahora en mi casa contigo», le confiesa al director en un momento de la película.

Desde luego, las contradicciones, soterradas, también aparecen en este documental, donde vemos el sesgo de público que convocan en estos países. Sabina llega a bromear con ello al hablar de uno de los conciertos de Lima: «Mi público aquí son puros blancos», dice directo. En efecto, el público corresponde a la burguesía cultural de estos países, donde la brecha socioeconómica de la población marca la vida en genérico, así como también la vida cultural. Desde luego no facilita las cosas, que las entradas de sus conciertos lleguen a costar unos 200 dólares. Quizás para muchos, la sombra de la última gira de estos dos clásicos por su casa americana bien valga el desembolso. Pero eso, quizás sea asunto de otra película.

Hamasei film lehiatuko dira Kutxa-Zuzendari Berriak saria eskuratzeko

Gaur aurkeztu da Kutxa-Zuzendari Berriak saila osatuko duten film sorta. Hainbat eta hainbat herrialdeetako zinemagileen belaunaldi berriek zuzendutako hamasei lehen eta bigarren pelikula aurkeztuko dira: Ameriketako Estatu Batuak, Israel, Frantzia, Turkia, Lituania, Costa Rica, Grezia, Mexiko, Txina, Islandia, Ukraina, Errumania, Holanda eta Belgika. Duela aste batzuk jakinarazi zen bezala, filmetako bat Espainian egindakoa da, eta beste bi ere gure herrialdeekin egindako koprodukzioak dira.

Aukeratutako pelikula guztiak lehiatuko dira Kutxa-Zuzendari Berriak Saria lortzeko. Irabazlea nazioarteko berariazko epaimahai batek aukeratuko du, eta 50.000€ko ordainsaria jasoko du.
 


El árbol magnético
Isabel Ayguavives (Espainia-Txile)

Gazte bat bere sorterrira, Txilera, itzuliko da kanpoan denbora luzea eman ondoren. Txikitan familiak zuen landa-etxea salgai dago, eta tokiari agur esateko bilduko dira guztiak. «Zuhaitz magnetikoa», ezaugarri arraroko herriko bitxikeria bat, bisitatuko du, eta ia ahaztuta zituen sentsazioak eta maitasunak sentituko ditu.

 


CI YAN DE YANG GUANG / The Blinding Sunlight
Yu Liu (Txina)

Oso diru gutxirekin eta gizarte-laguntzen bizkar bizirautera kondenatutako Beijing hegoaldeko familia baten egiazko istorioa da hau.

 

 

Juan José Campanellaren “Futbolín” lan berriak irekiko du Donostia Zinemaldia

Irailaren 20an egingo den Donostia Zinemaldiaren 61. edizioaren hasierako galan Futbolín animazio-filma ikusteko aukera izango dugu. Juan José Campanellak eginiko lana da eta nazioarteko estreinaldian aurkeztuko du, lehiaketaz kanpo.

Futbolín joan den hilean estreinatu zuten Argentinan, Metegol izenarekin, hala deitzen baitiote han mahai-futbolari. Dagoeneko milioi bat ikusle baino gehiago erakarri ditu zinema-aretoetara, eta eman zuten lehen asteburuan, inoiz izan den argentinar film baten estreinaldirik arrakastatsuena izan zen.


Futbolín
Juan José Campanella (Argentina-Espainia)

Amadeo herri txiki eta anonimo batean bizi da. Taberna batean egiten du lan, inork baino hobeto jolasten du mahai-futbolean, eta Laurarekin dago maiteminduta, hark ez dakien arren. Amadeoren errutina sinplea erabat aldrebestuko da munduko futbolari onen bilakaturiko herriko gazte bat bertara itzultzen denean, bizitzan jasan duen porrot bakarragatik mendeku hartzeko prest. Mahai-futbola, taberna, baita arima ere suntsituta dituela, Amadeo gauza magiko batez ohartuko da: bere mahai-futbol kuttuneko jokalariek hitz egiten dute; erruz hitz egin ere! Elkarrekin abenturaz beteriko bidaia bati ekingo diote, Laura eta herria bera salbatzeko, eta bidean, egiazko talde bilakatu beharko dute. Baina, ba al dago mirarientzako tarterik futbolean?

Juan José Campanella El niño que gritó puta (1991) izeneko lehen lanarekin egin zen ezagun nazioartean. Haren atzetik beste izenburu batzuk etorri ziren: Y llegó el amor (1997), El mismo amor, la misma lluvia (1999), El hijo de la novia (2001), ingelesezkoa ez den film onenaren Oscar sarietarako izendatua, eta Luna de Avellaneda (2004). 2009an Donostia Zinemaldiaren 57. edizioko Sail Ofizialean lehiatu zen, El secreto de sus ojos filmarekin; azken lan honek ingelesezkoa ez den film onenaren Oscar saria irabazi zuen 2010ean, eta hispanoamerikar film onenaren Goya saria. Futbolín, zuzendariak egin duen lehen 3D animaziozko lana da.

Espainia eta Argentina arteko koprodukzioa da eta 3-D estereoskopikoan errodatu dute. Anbizio handiko proiektu honen ekoizleak Plural-Jempsa eta Atresmedia Cine etxeak izan dira Espainian, eta Jorge Estrada Mora Producciones etxea Argentinan, Cien Bares eta Catmandúrekin batera, eta, horrez gain, Canal +, Antena3, La Sexta eta Telefé kateen parte-hartzea izan du. Banaketa-lanez Universal Pictures International Spain arduratuko da.

Futbolín 2013ko abenduaren 20an estreinatuko dute Espainian.

François Dupeyron, Fernando Eimbcke, Roger Michell, Mariana Rondón, Bertrand Tavernier eta Jonathan Teplitzky lehiatuko dira Donostia Zinemaldiaren 61. edizioko Sail Ofizialean

Aurten ere mundu osoko zinemagile garrantzitsuak lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko irailaren 20tik 28ra egingo den Donostia Zinemaldiaren edizio berrian. Datozen asteetan jakinaraziko ditugu Sail Ofiziala osatuko duten gainerako filmen izenak.


Club Sándwich
Fernando Eimbcke (Mexiko)

Fernando Eimbcke mexikarrak hirugarren filma estreinatuko du Donostian. Palomak eta bere hamabost urteko seme Héctorrek oso harreman handia eta berezia dute. Kostaldean oporretan daudela, Héctorrek Jazmín nerabea ezagutuko du, eta maitasunaren eta sexuaren lehen izpiak biziko ditu. Palomak gertu eduki nahi du Héctor, eta gaizki pasatuko du; izan ere, onartu beharko du semea hazten ari dela, ez dela gehiago seme bera, eta lagun mina izateari utziko diola.


Mon âme par toi guérie
François Dupeyron (Frantzia)

C'est quoi la vie? filmarekin Urrezko Maskorra irabazi eta hamalau urte igaro ondoren, François Dupeyron berriro itzuliko da Donostiara. Frédi, filmeko protagonista, ohartuko da ama zenak sendatzeko boterea transmititu diola. Hasieran, erabat errefusatuko du, zoritxarrekoa baita; baina, istripu batek dena aldatuko du. Ezinbestean onartu beharko du bere eskuek sendatzeko gaitasuna daukatela.

Álex de la Iglesia, Manuel Martín Cuenca, Fernando Franco, Denis Villeneuve eta David Trueba zinemagileek Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztuko dituzte beren lanak

Espainiako hiru ekoizpen Zuzendari Berrien sailean lehiatuko dira, eta hamaika film luze aurkeztuko dira gainerako sailetan

Espainiako zinema Donostia Zinemaldiko protagonista handietako bat izango da aurten ere. Zinemaldiaren 61. edizioak Carmen Maura omenduko du Donostia sariarekin, Espainiako zinemagintzako azken hamarkadetako ibilbide profesional nabarienetako baten errekonozimendu gisa. Carmen Maurak bere azken filma aurkezteko ekitaldian jasoko du Donostia saria. Hain zuzen ere, lehiaketaz kanpo emango duten Álex de la Iglesia zuzendariaren Las brujas de Zugarramurdi aurkezteko ekitaldian.

Bestalde, aurtengo edizioko Sail Ofizialean Espainiako bi ekoizpen eta bi koprodukzio lehiatuko dira: Manuel Martín Cuenca, David Trueba eta Denis Villeneuve zuzendari ospetsuen lan berriek, baita Fernando Franco zinemagilearen opera primak ere.

Zuzendari Berriak sailean, berriz, beste lau talentu gaztek parte hartuko dute: Fran Araujo, Ernesto de Nova, Isabel Ayguavives eta Aarón Fernández. Zabaltegin, aurten ekoitzitako fikzio eta dokumental aukeraketa interesgarri bat aurkeztuko da. Belodromoan, Oskar Santos zuzendariaren Zipi y Zape y el club de la canica filma estreinatuko dute; Horizontes Latinos sailean hiru koprodukzio lehiatuko dira, eta beste film bat ere lehiatuko da Publikoaren saria eskuratzeko Perlak sailean. Horiek guztiek osatuko dute Espainiako zinemaren presentzia 61. Donostia Zinemaldian.

Sail Ofiziala

LAS BRUJAS DE ZUGARRAMURDI
Alex de la Iglesia (Espainia - Frantzia)

Komedia delirante eta frenetikoa. Hiru gizonezko ditu protagonista: etsipenaren etsipenez Compro Oro denda horietako bat atrakatuko dute Madrilgo Puerta del Solen, eta, handik, Disneylandiarantz abiatuko dira hiruretako baten semea hartuta. Baina, Frantziako mugan, euskal sorgin batzuk agertuko zaizkie, eta, orain milaka urteko sorginkeria-ohiturei jarraiki, gizonezkoei adarra joko diete sorginok.

71. Donostiako Zinemaldia

Emanaldien historikoa

Boturik gabe
Boturik gabe
Zure botua: Ezer ez Batez bestekoa: 5 (Boto 1)
Boturik gabe
Boturik gabe

Hizkuntzak