Emanaldien historikoa
Osteguna, 2009, Apirila 16 - 21:30
Raimundo Nonato llega a la gran ciudad con la esperanza de conseguir una vida que le permita, en el mismo día, comer y cenar. Consigue trabajo en un bar y allí descubre su talento innato para la cocina y, con sus coxinhas, transforma el lugar en un local de éxito. Giovanni, dueño de un conocido restaurante italiano, intuye las dotes de cocinero de Nonato y cambia su vida al contratarlo como ayudante de cocina. Así se inicia para Nonato el descubrimiento de la cocina italiana, de las recetas, los sabores y, cómo no, del vino. La vida de Nonato cambia y empieza a afirmarse socialmente: una casa, ropa, nuevas relaciones y, sobre todo, el amor de una mujer, Iria, una prostituta de buen apetito, con la que establece un ancestral intercambio de sexo por comida.
Osteguna, 2009, Martxoa 26 - 21:30
Gaur egungo Alemaniako institutu batean, proiektuen astean, Rainer Wenger irakasleari bere ikasleei gobernu totalitarioen funtzionamendua azaltzeko saiakuntza bat egitea bururatzen zaio. Honela, zorigaiztozko amaiera izango duen esperimentua hasiko da. Egun gutxi barru, diziplina eta komunitate sentimenduaren gaineko ideia ez kaltegarri batzuekin hasten dena, benetako mugimendu batean bihurtuko da: Olatua. Hirugarren egunean, ikasleak bakantzen eta berain artean mehatxatzen hasiko dira. Horrela gatazka azkenean indarkerian lehertuko da, eta irakasleak esperimentuarekin ez jarraitzea erabakitzen badu ere, dagoeneko ezin du kontrolatu eta Olatua ezingo du menderatu ...
Osteguna, 2009, Martxoa 5 - 21:30
2001eko ekaina Iruñean. Camino 11 urteko neskatxa goxo eta ederrak, bere bizitzako azken momentuak bizi ditu ospitaleko gela batean. Senitarte, lagun, apaiz eta hainbat mediku eta erizainez inguraturik aurkitzen da, eta guztientzako heriotza lasai eta zoriontsu baten eredu izango da. Santutasun giro batean eta heriotza saihestezina dela dirudienean, aparteko zerbait gertatzen da gelan. Benetako gertaera batean oinarriturik Camino abentura emozional bat da, hamaika urteko neskatoaren inguruan gertatzen dena, eta era berean berarentzako guztiz berriak diren bi gertakari aurrez aurre ipintzen ditu: maitemintzea eta heriotza.
Osteguna, 2009, Otsaila 19 - 22:00
Salma, emakume palestinar alargun batek Israelgo Defentsa ministroaren aurkako borrokari ekitea erabakiko du; haren etxeak bere limoi-zuhaitzen eremuarekin egiten du muga, Israel eta Okupaturiko Lurraldeen artean. Salmaren zuhaitzak Defentsa ministroarentzat eta haren familiarentzat izugarrizko arriskua direla esango du poliziak laster, eta haiek moztu ditzaten aginduko du. Baina Salmak borrokan egingo du bere zuhaitzak eta bere bizitza salbatzeko.
Osteguna, 2009, Otsaila 5 - 22:00
"This is England", 80. hamarkadaren hasierako Ingalaterran dago girotua. Shaun bakartiak, hamabi urte ditu, eta kostaldeko herri gris batean bizi da. Bere aita Maldibetako gerran hila gertatu da. Opor hauetan zehar, gizon-eredu berriak aurkitzen ditu, tokiko skin batzuk adoptatzen dutenean. Bere lagun berri hauekin, Shaunek festak, bere lehen neskalaguna eta Dr. Martins botak aurkitzen ditu. Combo izeneko, skinhead arrazista ezagutzen du, bera baino nagusiagoa dena, eta kartzelatik irten berria dena. Combo-ren lagun taldeak herriko etnia gutxituak erasotzen dituen bitartean, dena prest dirudi Shaun-ek heltze prozesua aurrera eramateko, lañotasunetik esperientziara emango duena.