Maleta bat izango da 59. edizio honetako kartel ofizialeko protagonista; zine jaialdiek irudikatzen duten bidaiarako gonbidapena egiten duen maleta bat

"Gauerdiko saioak" eta "Zinema eta gastronomia": Bi sail berri.
Donostia Zinemaldia irailaren 16tik (ostirala) 24ra (larunbata) izango da.

 

KARTELAK

Donostia Zinemaldiaren 59. ediziorako irudi berria aurkeztu dute Donostiako Zientziaren Kutxagunean egin den e59.Donostiako Zinemaldiakitaldi batean. Topaketa horretan, kartel lehiaketa irabazi duen proposamena ezagutarazi dute. Lehiaketa lehen aldiz antolatu da, Sail Ofizialerako, Zabaltegirako eta Horizontes Latinoserako. Mundu osoko diseinatzaile grafikoei irekita zegoen lehiaketa honetan, 60 proposamen jaso dira, eta BI TANTA enpresako Yoana Figuerasenak irabazi du.

Maleta bat da edizio honetako kartel ofizialeko protagonista. Zinema jaialdi batek irudikatzen duen bidaiarako gonbidapen bat. Izan ere, zinema jaialdiak mundu osoko ikusle eta profesionalen topalekuak dira, baita parte hartzen duen pelikulek eskaintzen dizkiguten ametsezko bidaia eta mundu ugarien abiapuntu ere.

Zabaltegiko kartelak testuingurutik aterata dagoen arren ezagutzeko modukoa den profil bat erakusten digu. Profil horretatik sail horren izena osatzen duten hizkiak irristatzen dira, eta horrela, leku bakar baten ikuspegi berriak iradokitzen dituzte.

Eta Horizontes Latinoseko kartelak egunsenti bizi batek kontrastez beteriko aurpegi batean eragindako kolore beroen, argien eta itzalen mundu batean murgiltzen gaitu, begirada sakon baten bitartez. Gure aurrean indartsuago sortzen ari den mundu berri bat.

Aurtengo kartel sorta osatzeko, atzera begirako hiru zikloetakoak ere aurkeztu dituzte. Roberto Cuetok eta Eurosíntesisek egindakoak dira. Fargo, Oxhide II eta Les parapluies de Cherbourg (Cherbourgeko aterkiak) pelikulak hartu dituzte oinarritzat "American Way of Death: 1990-2010eko Amerikako zinema beltza", "Itzal digitalak: Azken belaunaldiko zinema txinatarra" eta "Jacques Demy" izeneko atzera begirakoetako irudiak egiteko, hurrenez hurren.


 


SAILAK

Zinemaldiaren 59. edizioak bederatzi egun iraungo du, irailaren 16tik (ostirala) 24ra arte (larunbata). Ohiko moduan, lehiazko hiru atalek, Sail Ofiziala, Zabaltegi eta Horizontes Latinos sailek, osatuko dute Donostia Zinemaldiaren ardatz nagusia.

Programazioa gure ohiko sailetako gainerako ekimenek osatuko dute: Made in Spain, Zinemira, Zinema Eraikitzen, Zinema Mugimenduan eta Zinema Ikasleen Topaketa sailetakoek. Gainera, edizio honetatik aurrera, zinema gozamenarekin eta dibertsioarekin lotu nahi duten bi sail berri izango dira: "Gauerdiko saioak" eta "Zinema eta gastronomia".

GAUERDIKO SAIOAK

GAUERDIKO SAIOAKAlde batetik, gaueko hiru emanaldi izango dira, auzoetako zine aretoek bi emanaldi emateko zeukaten ohitura zaharraren espiritua berreskuratzeko helburuarekin. Emanaldi horietarako, generoko pelikulak programatuko dira: beldurrezkoak, fantasiazkoak, komedia zoroak, eta zinema lotsagabea edo erotikoa, besteak beste.

Sail honen inaugurazioa Japoniako Nikkatsu ekoizpen-etxearen pinku-eiga pelikulei (erotikoak) zuzenduta egongo da. Gauerditik aurrera, eta etenik gabe, Yves Montmayeurren (Frantzia) Pinku Eiga. Inside the Pleasure Dome of Japanese Erotic Cinema dokumentala eta beste bi pingu-eiga proiektatuko dira.

Pinku Eiga. Lehenengo aldiz, errealizadore bat pinku-eiga izeneko Japoniako zinema erotikoaren munduan sartu da. Zehazki, Nikkatsu ekoizpen-etxeak 1971tik 1998ra bitartean egindako kultuko pelikula sorta batean, nahiz eta genero horretako lehenengo pelikulak 1960koak diren. Film horiek Japoniako zineman nagusi izan ziren, zentsuraren aurka etengabe borrokatuz. Estudio handiek indarkeria handia erantsi zieten pelikula horiei eta, hala, hainbat azpigenero sortu zituzten, adibidez: bongagea. Gaur egun, horietako asko muturreko zinema politikoko eta pop kulturako kultuko pelikulatzat jotzen dira. Pelikulan, herri zinema horretako eragile nagusiei galderak egiten zaizkie eta haiek abentura horretan nola sartu ziren kontatuko dute kameraren aurrean.

ZINEMA ETA GASTRONOMIA

ZINEMA ETA GASTRONOMIABeste alde batetik, Basque Culinary Center fundazioarekin batera antolatuta, zinemari eta gastronomiari zuzendutako sail bat jarriko da martxan. Sail horretan, hainbat film proiektatu eta horiekin zerikusia daukaten afari tematikoak egingo dituzte. Sail hori Felipe Ugarteren eta Juantxo Sardonen Mugaritz BSO lanak irekitzea aurreikusita dago.

Mugaritz BSO. 2007. urtean, Felipe Ugarte musikariak eta Andoni Luis Aduriz sukaldariak proiektu bateratu bati ekin zioten, menu gastronomiko bat esperientzia musikal bihurtzeko eta prozesu horren lekuko bat sortzeko asmoarekin; Mugaritz BSO dokumentala, hain zuzen. Mugaritzeko errezeta multzo baten asmoa, sintesia eta espiritua ulertzea funtsezkoa izango da soinu-mundu leial eta garden bat erreproduzitzeko. Horrela, zaporeen bidez bizitako sentsazioak musika lanetara eramango dira.

Errezeta landuek, 40 musikari baino gehiagoren parte-hartzeak (besteak beste, Carlos Mena tenorea, Suso Saiz, Alos Quartet, Tanya Tagaq inuita, Sudango Uafir, Palestinako Ramz, Peruko Carlos Miranda), eta Euskal Herrian, Galizian, Extremaduran, Etiopian eta Perun hartutako soinu paisaiek goi mailako gastronomiaren mundua eta musika mundua sinbiosi perfektuan bildu dituen kartografia bat erakusten digute.
Horrez gain, dokumentalak musika ekoizpen landua dauka, Juan Hernández ekoizlearen eta Felipe Ugarteren ardurapean egina.

 


ATZERA BEGIRAKOAK

ATZERA BEGIRAKOAKAurretik iragarri dugun bezala, aurten, Donostia Zinemaldiak hiru ziklo programatzeko ohitura berreskuratu du. Zinemagile klasiko bati zuzendutako atzera begirako klasikoaz gain, beste bi ziklo tematiko izango dira aurten.

Atzera begirakoei buruzko informazio guztia Zinemaldiaren webgunean eskura daiteke, hemendik aurrera zikloak osatuko dituzten pelikulen behin-behineko zerrenda ere barne hartuta.

 

 

 

 

 

 


TALDEA

Halaber, ekitaldian, José Luis Rebordinosek zuzendari kargua hartu ondoren Zinemaldiko zuzendaritzaren eta hautespen batzordearen egitura nola geratu den jakinarazi dute, eta nazioarteko ordezkari sare berria ezagutarazi dute.

Zuzendaritza eta hautespen taldea
  • Zuzendaria
    José Luis Rebordinos
  • Zuzendariondokoa
    Lucía Olaciregui
  • Finantza zuzendaria
    Amaia Elizondo
Zuzendaritza Batzordea
  • Amaia Elizondo
  • Joxean Fernández
  • José Ángel Herrero-Velarde
  • Lucía Olaciregui
AEBetarako Zuzendaritzaren Kolaboratzailea
  • Mikel Olaciregui
Hautespen-batzordea
  • Quim Casas
  • Roberto Cueto
  • Joxean Fernández
  • José Angel Herrero-Velarde
  • Lucía Olaciregui
  • José Luis Rebordinos
  • Ana Esperanza Redondo

 

71. Donostiako Zinemaldia

Emanaldien historikoa

Boturik gabe
Boturik gabe
Boturik gabe
Boturik gabe
Boturik gabe

Hizkuntzak