Emanaldien historikoa

This is England
Osteguna, 2009, Otsaila 5 - 22:00
"This is England", 80. hamarkadaren hasierako Ingalaterran dago girotua. Shaun bakartiak, hamabi urte ditu, eta kostaldeko herri gris batean bizi da. Bere aita Maldibetako gerran hila gertatu da. Opor hauetan zehar, gizon-eredu berriak aurkitzen ditu, tokiko skin batzuk adoptatzen dutenean. Bere lagun berri hauekin, Shaunek festak, bere lehen neskalaguna eta Dr. Martins botak aurkitzen ditu. Combo izeneko, skinhead arrazista ezagutzen du, bera baino nagusiagoa dena, eta kartzelatik irten berria dena. Combo-ren lagun taldeak herriko etnia gutxituak erasotzen dituen bitartean, dena prest dirudi Shaun-ek heltze prozesua aurrera eramateko, lañotasunetik esperientziara emango duena.
Boturik gabe
Le scaphandre et le papillon (La escafandra y la mariposa)
Osteguna, 2009, Urtarrila 22 - 22:00
1985an, 43 urte zituela, Jean-Dominique Bauby, Elle aldizkari frantseseko erredaktore buruak, enbolia masibo bat pairatu zuen. Koma egoeratik 20 egun beranduago irtetzen da, gatibutasun sindromearen biktima delarik, guztiz paralizatua dago, ezin du jan mugitu, hitz egin edo arnastu laguntzarik gabe. Nahiz eta buruz funtzionala izan, bere gorputzaren gatibu da, kanpoaldearekin harremanetan jartzeko duen modu bakarra begi ezkerrarekin keinu egitea da. Egoera berri honetara moldatzea behartua dagoelarik, Baudy-k mundu berri bat sortzen du, paralizatuta ez dauden bi gauza ditu abiapuntu: bere irudimena eta bere oroimena.Berk-Sur-Mer-eko ospitalean, ezker begiko keinuak eginez alfabetoko ohizkoak diren hizkiak erabiltzeko kode bat erakutsiko diote, honela hitzak, esaldiak eta paragrafoak osatuko ditu. Metodo honek bere gorputza den kartzela zabaltzeko aukera emango dio (eskafandra), askatasunaren erreinua mugarik gabe planeatzeko aukera emanez (tximeleta).
Boturik gabe
Zavet (Prometeme)
Osteguna, 2009, Urtarrila 8 - 22:00
Tsane, aitona eta honen behiarekin urrutiko mendi batean bizi da. Bere bizilagunaz gain, irakaslea dena, beraiek dira bakarrik herriko biztanleak. Egun batean, aitonak hiltzen ari dela esaten dio; hiru mendien beste aldera joango dela, gertuen dagoen hirira, eta bere behia merkatuan salduko duela, promestu araziko dio. Lortutako diruarekin ikono erlijioso bat erosi beharko du, ondoren berak gustuko duen zerbait, eta amaitzeko, emazte bat bilatu beharko du.
Boturik gabe
Gegen die wang / Contra la pared
Osteguna, 2008, Abendua 18 - 22:00
Cahit-ek 40 urte ditu. Ospitale psikiatriko batean barruratua dago, bere buruaz beste egiten saiatzeagatik. Oraingoan hutsetik hasi beharko da, nahiz eta, amorrua sakonki barneratua izan, alkohola eta drogak ez dituelako loak hartu ahal izateko. Sibel-ek 20 urte ditu. Cahit bezala, nahiz eta Hamburgon hazi turkiar jatorria du. Ederra da eta musulman on bat izateko gehiegi gustatzen zaio bestelako bizitza. Familia fededun eta tradizionalak, bere inguruan eraikitako kartzelatik ihes egiteko, bere buruaz beste egiten saiatzen da. Aurrera ateratzen da bilatutako askatasuna aurkitu gabe. Sibel-ek aukera bakarra ikusten du, bere familiarengatik alde egiteko, Cahit berarekin ezkon dadila.
Boturik gabe
Into the wild / Hacia rutas salvajes
Osteguna, 2008, Abendua 4 - 22:00
90. hamarkadaren hasieran, Christopher McCandless (Emile Hirsch), gazte idealistak, bizitza zibilizatua utzi, bere izena Alexander Supertrampenarengatik aldatu, bere jabetzak utzi, eta aurreztuta zituen 24.000 dolar karitateari eman ondoren, Alaska basatiruntz abiatu zen, benetazko izadia eta benetazko existentzia bilatzeko asmoz. Jon Krakauer-en best-sellerean oinarriturik, liburu honetan -gazteak bidaian zehar idatzitako idatzietan oinarriturik- McCandlees-en bizipenak betikotu zituen
Boturik gabe

73. Donostiako Zinemaldia

Emanaldien historikoa

Boturik gabe
Boturik gabe
Boturik gabe
Boturik gabe
Boturik gabe

Hizkuntzak