Emanaldien historikoa
Osteguna, 2008, Azaroa 27 - 22:00
Gerraostean, aztertzaile suediarrek etxeko zereginak behar bezala antolatuz gero familiarentzako onura ekonomikoak handiak izan zitezkeela jakin zuten. Ikerketa Suediatik harago hedatzekotan , gizon ezkongabe ugari zegoen Norvegiako nekazari-giroko eskualde batera behatzaileak bidali zituzten, haiek sukaldean egindako mugimenduak aztertuz.
Estetika miresgarria duen komedia original eta azkarra.
Osteguna, 2008, Azaroa 13 - 22:00
Iraniar neska baten istorio hunkigarria azaltzen digu. Islamiar erreboluziotik gaur egunerarteko pasarteak kontatuz.
Istorioa, fundamentalistek boterea bereganatu, emakumeak beloa erabiltzea derrigortu eta milaka pertsona kartzeleratzearekin bat hasten da.
Marjane-k, punk-a, ABBA eta Iron Maiden deskubritzen dituen bitartean, gobernu berriaren beldurra eta pertsekuzioa, eta Iran-Irak gerra gertatzen dira.
Nerabe garaian Europara bizitzera bidaltzen dute, hemen, beste kultura batzuk ezagutuko ditu, eta berak ezagutzen duen fundamentalismo erlijiosoarekin konparatuko ahal izango ditu.
Osteguna, 2008, Urria 23 - 22:00
Beirut, bost emakume apaindegi batean elkartu dira, osotara kolorista eta sentsuala den mikrokosmos batean. Layalek Rabih maite du, gizon ezkondua da ordea. Nisrine musulmana da eta arazo bat dauka laster izango den bere ezkontzari begira: dagoeneko ez da birjina. Rima oinazetsu dabil emakumezkoek erakarrita sentitzen delako. Jamelez ez du zahartu nahi. Rosek bere bizitzari uko egin dio bere ahizpa zaharragoa zaintzeko. Apaindegian, gizonak, sexua eta amatasuna dira euren hizketaldi intimo eta irekien mintzagai nagusiak.
Osteguna, 2008, Urria 9 - 22:00
Ralph Waldo "Petey" Greenen benetazko istorio itzela biltzen du. Iruzurgile-ohi ausarta hura, han hemenka aritu zen, 60eko hamarkadan Washington DC hirian irratiko ikono bilakatu arte. Garaiko soul musika arinak eta gizarte-kontzientziaren eztandak susperturik, Peteyk eztabaida bultzatu zuen jabe zuriak zituen irrati hartan. Bere ibilbidea zuzendu zuen Dewey Hughes ekoizle eta lagunaren laguntzaz, Peteyren "nolakoa den konta ezazu" irratsaio estilo berria AEBko historiako garai gatazkatsu eta bizigarri batean gizartearen izpiritu eta ahotsa bilakatu zen.
Osteguna, 2008, Uztaila 17 - 21:30
Urte bete elkarri hitza zuzendu gabe egon ondoren, hiru anai amerikarrek, Indiatik zehar tren bidai bat hasten dute, beroien arteko harremana indartzeko, eta garai bateko erlazioa berreskuratzeko.
Baina "bidai espirituala" laister bertan bera geldituko da, eta basamortuan galduta aurkituko direlarik. Momentu horretan, bat batean, aurreikusia ez zuten bidai aberri bat hasiko da.







