Emanaldien historikoa
Osteguna, 2008, Uztaila 3 - 21:30
Pelikula honek nerabeen sexualitatearen piztea kontatzen du, gaia era zuzen eta franko batean erabiliz, elkarrizketa ireki eta askeen bitartez. Istorio simplea, baina pertsonai konplexu batekin, haurdun gelditzen den nerabe baten istorioa.
Nerabeei buruzko pelikula honek, genero honetako gainontzekoetatik aldentzen da, pertsonai ezohizko, atraktibo eta emozionagarri honen bitartez, bizitzako egoerei aurre egiteko bere jokaera eta pentsatzeko eragatik liluratuko gaitu. Paregabea, bere buruarekin guztiz zihurra eta era berean dibertigarri, hotz eta heldua.
Osteguna, 2008, Maiatza 22 - 22:00
Don Johnston mutilzahar amorratua Sherry bere azkeneko maitaleak utzi du. Donek, bere bizimodu honekin jarraitzeaz etsi eginten du, baina dena aldatuko zaio arrosa koloreko eskutitz misteriotsua jasotzen duenean. Eskutitza garai bateko neskalagun batek idatzia da. Bertan, 19 urteko seme baten aita dela eta hau bere bila egon daitekela jakinarazten dio. Donek, bere bizilagun, famili gizon, eta ikerketazalearekin hau ikertzea erabakitzen du. Nahiz eta bidaiatzea oso gustokoa ez izan, herrialdea zeharkatzea behartua dago garai bateko lau neskalagunen arrastoaren bila. Emakume hauei egiten dien bisitetan, Donek ezustekoak jasoko ditu, era horretan bere iraganari eta orainari aurre egin beharraz.
Osteguna, 2008, Maiatza 8 - 22:00
Jungle Julia Austin hiriko dj modakoenean bihurtu da. Gaua da bere bizimodua, eta hau bere lagun Shanna eta Arle txundigarriekin gozatzen du. Gizonen begirada zentrua izaten ohituak daude, baina oraingoan ez dakite hiltzaile odoltsu batek zelatatzen dituela. Bere izena, Stuntman Mike, kotxea hiltzeko arma moduan erabiltzen duena. Bere biktimek, emakume eder eta arduragabeak, ez dute beren etorkizun krudelaren berririk.
Osteguna, 2008, Apirila 10 - 22:00
Mamo izen oneko musikari edadetuari, Irakeko Kurdistanean kontzertu bat emateko baimena eman diote. Kako bere lagun fidelak Irango Kurdistanean sakabanatuta bizi diren haren hamar seme musikariak jasoko dituen eskola-autobusa gidatuko du.
Musikari zahar kurduak 35 urte itxaron behar izan ditu iraktar Kurdistanean berriro jo ahal izateko eta hurrengo ilbetea baino lehen ezbehar ikaragarri bat iragartzen duen bere semearen bihozkadari entzungor egingo dio.
Bestalde, mendi-aterpe batean beste 1.334 kantariekin erbesteraturik bizi den Hesho emakumezko kantaria beraiekin joan dadin saiatuko da. Emakumeek Iranen jendaurrean abestea galarazita daukatenez, Heshok autobusean ezkutaturik joan beharko du.
Mamo eta bere taldearen bidaia oztopoz josita egonik, Mamoren irmotasunari esker abentura, zirrara eta magiaren lurraldera iritsiko dira.
Osteguna, 2008, Martxoa 27 - 22:00
1984. 26 herrialdetatik milaka errefuxiatu afrikar Sudango kanpamenduetara iristen dira.
EEBBak eta Israelek bultzatua proiektu erraldoi bat jarri da martxan (Moises operazioa) judu etiopearrak (falashas) Israelera eramateko.
Ama kristau batek, bederatzi urteko bere semea judutarra dela esan dezan konbentzitzen du, honela josetetik eta heriotzatik salbatuz.
Umea Agindutako Lurraldera iristen da. Ofizialki umezurtza da eta Tel Aviv-en bizi den familia sefardí frantses batek adoptatuko du. Bere sekretua jakingo duten beldurrarekin haziko da, ez da ez judutarra, ez umezurtza, beltza baizik.
Batetik maitasuna, mendebaldeko kultura eta judaismoa ezagutuko ditu, eta bestetik arrazakeria eta Lurralde Okupatuetako gerratea. Judutar, israeldar, frantses eta tuneztarrean bihurtuko da, benetazko giza Babeleko dorre bat.
Baina ez du sekula kanpamenduan gelditu zen benetako ama ahaztuko, eta biak elkartzearekin amestuko du beti.







