2001eko ekaina Iruñean. Camino 11 urteko neskatxa goxo eta ederrak, bere bizitzako azken momentuak bizi ditu ospitaleko gela batean. Senitarte, lagun, apaiz eta hainbat mediku eta erizainez inguraturik aurkitzen da, eta guztientzako heriotza lasai eta zoriontsu baten eredu izango da. Santutasun giro batean eta heriotza saihestezina dela dirudienean, aparteko zerbait gertatzen da gelan. Benetako gertaera batean oinarriturik Camino abentura emozional bat da, hamaika urteko neskatoaren inguruan gertatzen dena, eta era berean berarentzako guztiz berriak diren bi gertakari aurrez aurre ipintzen ditu: maitemintzea eta heriotza.
Nerea Camacho, Carmen Elías, Mariano Venancio, Manuela Vellés, Ana Gracia, Lola Casamayor, Lucas Manzano, Pepe Ocio, Claudia Ortero, Jordi Dauder, Emilio Gavira, Miriam Raya.