Okendo Zinema
← Itzuli
Caramel
Caramel kartela

Caramel

Nadine Labaki 2007 Libano-Frantzia 95 min
Proiekzio data
Osteguna, 23 urria 2008 — 22:00
Sinopsia

Beirut, bost emakume apaindegi batean elkartu dira, osotara kolorista eta sentsuala den mikrokosmos batean. Layalek Rabih maite du, gizon ezkondua da ordea. Nisrine musulmana da eta arazo bat dauka laster izango den bere ezkontzari begira: dagoeneko ez da birjina. Rima oinazetsu dabil emakumezkoek erakarrita sentitzen delako. Jamelez ez du zahartu nahi. Rosek bere bizitzari uko egin dio bere ahizpa zaharragoa zaintzeko. Apaindegian, gizonak, sexua eta amatasuna dira euren hizketaldi intimo eta irekien mintzagai nagusiak.

Aktoreak

Nadine Labaki, Yasmine Al Masri, Joanna Moukarzel, Gisèle Aouad, Adel Karam

Estekak