Wilsonek 29 urte ditu eta L.A. hirira iritsi da, ziur aski bere bizitzako urterik txarrena ahazteko intentzioarekin. Bere neska lagunarekin utzi egin du, bere kotxeak botata utzi zuen Arizonan eta ordenagailua lapurtu diote, bertan lantzen ari zen gidoi batzuk zituelarik. Inolako planik gabe, badirudi bere bizitzak bestelako eragingarria behar duela. Jacob, lagun minak, Craig's List-eko kontaktu sailean iragarki pertsonal bat sartzea gomendatzen dio. ''Misantropoa misantropa neska ezagutu nahiko luke''. Honela hasten da Wilson eta Vivian-en istorioa. Neska ere Texas-ekoa da. Los Angeles-era aktorea izateko asmotan iritsi zen eta bere mutil laguna utzi berri du. Elkarrekin biziko dituzte, amaitzen den urte horren azken orduak eta hasten den istoria berri baten lehenak.
Scoot McNairy, Sara Simmonds, Brian Matthew McGuire, Katy Luong, Bret Roberts, Robert Murphy, Twink Caplan, Nic Harcourt