Okendo Zinema
← Itzuli
Jainkoak ez dit barkatzen
Jainkoak ez dit barkatzen kartela

Jainkoak ez dit barkatzen

Josu Martinez 2018 EH 60 min V.O.
Proiekzio data
Ostirala, 8 otsaila 2019 — 22:00
Prezioa
Prezioa (Leihatila): 5,50€
Prezioa (Internet): 5,50€ Sarrerak erosi
Sinopsia

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen… Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuk harturik abiaburu, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen norbaiten lekukotza.

Aktoreak

Dokumentala

Trailer
Estekak