Okendo Zinema
← Itzuli
Niwemang / Half Moon
Niwemang / Half Moon kartela

Niwemang / Half Moon

Bahman Ghobadi 2006 Iran - Irak - Austria - Frantzia 107 min
Proiekzio data
Osteguna, 10 apirila 2008 — 22:00
Sinopsia

Mamo izen oneko musikari edadetuari, Irakeko Kurdistanean kontzertu bat emateko baimena eman diote. Kako bere lagun fidelak Irango Kurdistanean sakabanatuta bizi diren haren hamar seme musikariak jasoko dituen eskola-autobusa gidatuko du. Musikari zahar kurduak 35 urte itxaron behar izan ditu iraktar Kurdistanean berriro jo ahal izateko eta hurrengo ilbetea baino lehen ezbehar ikaragarri bat iragartzen duen bere semearen bihozkadari entzungor egingo dio. Bestalde, mendi-aterpe batean beste 1.334 kantariekin erbesteraturik bizi den Hesho emakumezko kantaria beraiekin joan dadin saiatuko da. Emakumeek Iranen jendaurrean abestea galarazita daukatenez, Heshok autobusean ezkutaturik joan beharko du. Mamo eta bere taldearen bidaia oztopoz josita egonik, Mamoren irmotasunari esker abentura, zirrara eta magiaren lurraldera iritsiko dira.

Aktoreak

Ismail Ghaffari, Allah Morad Rashtiani, Hedye Tehrani, Golshifteh Farahani, Hassan Poorshirazi